Gizartea -

Sute larria

Hilabete igaro da Bermeoko tragedia izan zenetik

Azken 30 urteetako sute larriena izan zenetik lau aste garo badira ere, 70 kaltedunek aseguruen dirua jasotzeko arazoak dituzte, eta horietako askok ezin izan dute oraindik euren etxetan sartu.

70 kaltedun utzi zituen Bermeoko suteak. Argazkia: EITB
70 kaltedun utzi zituen Bermeoko suteak. Argazkia: EITB
Bermeok 'hondamendi eremu' izatea eskatu du

2:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hilabete igaro da Bermeoko sutea izan zenetik. Azken 30 urteetako sute larrienetarikoak Bermeoko alde zaharreko lau kale erre zituen. Radio Euskadik zabaldu duenez, 70 kaltedunek aseguruen dirua jasotzeko arazoak dituzte, eta horietako askok ezin izan dute oraindik euren etxeen hondakinetara sartu, erre ez dena berreskuratu ahal izateko.

Aseguruekin sortutako zalantzak argitzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzako hainbat teknikari kateldunekin bilduko dira datorren astean, Idurre Bideguren Bermeoko alkateak jakinarazi duenez.

Idurre Bidegurenek Euskadi Irratian esan duenez, oraindik "bide luzea" dute aurretik normaltasunera itzuli ahal izateko. Ildo horretan, laguntzak lortzeko asmoz, herria hondamendi eremu izendatzea espero du.

Nardiz kalea aste honetan zabaldu dute baina oraindik ez dira berreraikitze lanak hasiko. Kalteak sufritu zituzten familiek elkarte bat osatu dute administrazioarekin harremanak bateratu bat bideratzeko.

Sute larriena

Apirilaren 11an Bermeoko alde zaharrak azken 30 urteetan izandako sute larriena pairatu zuen: hiru eraikin erabat suntsitu ziren, eta beste bost eraikinek kalte handiak jasan zituzten. Guztira, lau kaleetako 20 bat atari jendez hustu behar izan zituzte (Jon Nardiz, Erremdio, Nekazari eta Intxausti kaleak).

Hala ere, ez zen zauriturik izan. Tragediak 71 kaltedun utzi zituen, eta horietatik 19k, gutxienez, etxea behin betikoz galdu zuten.

Jon Nardiz kalea asteartean ireki dute berriro ere, eta auzokideen mugimendua berreskuratzen hasi da.

Elkartasuna

Bermeoko herritarrei elkartasuna adierazteko hainbat ekitaldi izan dira azken asteetan. Horren harira, Bilboko Abesbatzaren eta Jesus Guridi Orkestraren eskutik musika-emanaldia izango da larunbat honetan Bilboko BBK aretoan.

Kontzerturako sarrerak 10 eurotan jarri dituzte salgai. Bildutako dirua kaltedunen etxebizitzak berreraikitzeko erabiliko da. Gainera, BBK Fundazioak kontu korrontea abiatu du, nahi duenak lagundu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea