Gizartea -
Noos auzia
Erabakiarenganako 'errespetu handia' azaldu du Errege Etxeak
Bestalde, Elena infanta "oso pozik" agertu da albistearen berri izan ostean. Auzitegiaren erabakia "albiste bikaina" dela esan du Garcia Margallok.
Erredakzioa
Palmako Auzitegiak Noos auzian Cristina infantaren inputazioa bertan behera utzi ostean Errege Etxeak "errespetu handia" azaldu du.
Erakundeak "Justiziaren erabakienganako errespetu handia" duela azpimarratu du Errege Etxeko bozeramaile batek, estatuburuaren alabaren inputazioa bertan behera geratu dela ezagutu eta gero.
Bestalde, Elena infanta "oso pozik" agertu da albistearen berri izan ostean. Elena Madrilgo tenis irekian izan da Kutxa Magikoan, eta autoaren inguruan mintzatu da. Albistearen berri izan eta gero pozik bazegoen galdetu diote kazetariek: "Noski baietz, eskerrik asko", erantzun du Elenak.
Jose Manuel Garcia Margallo Atzerri ministroaren ahotan, auzitegiaren erabakia "albiste bikaina" da, "Espainiako infanta bat delako".
Palmako Auzitegiaren erabakia errespetatzen duela adierazi du Elena Valenciano PSOEko idazkariorde nagusiak.
"Bere garaian epailearen erabakia errespetatu genuen bezalaxe, Auzitegiak Cristina infantaren auziaren inguruan hartutako erabakia errespetatzen du PSOEk orain", esan du Valencianok.