Gizartea -

Ospitaletako janen polemika

Verak ukatu egin du ospitaleen elikagaietan listeria dagoela

Oposizioak gogorarazi duenez, Nafarroako Ospitaleko langileek "garbitasun falta" salatu dute.

Nafarroako ospitaleko sukaldeak
Nafarroako ospitaleko sukaldeak
Nafarroako ospitaleetako elikagaiak ez dira kalitatezkoak eta osasuntsuak

1:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marta Vera Foru Gobernuko Osasun kontseilariak ukatu egin du Nafarroako Ospitalean (CHN) zerbitzatutako elikagaietan listeria kutsadura izan dela, eta pertsona baten heriotzaren kausa hori izan dela.

Verak agerraldia egin du Nafarroako Parlamentuan, lurraldeko ospitale publikoetan material fekala atzeman eta gero.

Nafarroako Ospitaleko sukaldaritza zerbitzua enpresa publiko baten esku utzi zuten urtarrilean, eta harrezkero polemika handia piztu da, zerbitzaten dituzten janariak kalitate eskasekoak direlakoan.

Osasun kotnseilariak azaldu duenez, duela aste batzuk "listeria zantzuak" atzeman zituzten lasagna batean, baina analisiak negatibo eman zuen, kopurua ez zelako oso handia.

Verak baztertu egin du CHNren sukaldean prebentzio neurriak abiatzea, bakteria hedatzeko arriskurik egon ez dela argudiatuta. Dena dela, kontrolak egiten ari direla gaineratu du.

Kontseilariak aitortu duenez, sukaldaritza zerbitzua eskaintzen ari den enpresa pribatuari bi espediente ireki dizkiote, baina ez listeriaren harira.

Taldeen txandan, CHNko langileek "garbitasun falta" salatu dutela gogorarazi du oposizioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Nafarroa Gaixotasunak albisteak Nafarroako Gobernua berriak Osasun albisteak Nafarroako Ospitale Gunea azken ordukoa