Gizartea -

Protestak

Wert ministroaren anaiak kalean eman ditu eskolak, murrizketen kontra

Hezkuntza ministroaren anaia Gaztela-Mantxako Unibertsitateko irakaslea da. Gaurko deituta zeuden protestekin bat egin du eta irakasgaia kalean azaldu du.

Juan Pablo Wert, Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroaren anaia. EFE
Juan Pablo Wert, Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroaren anaia. EFE
Juan Pablo Wert, Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroaren anaia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Pablo Wert, Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroaren anaiak, eskolak kalean eman ditu astearte honetan Hezkuntzako murrizketen kontra Gaztela-Mantxako Unibertsitatean deitu dituzten protesta ekimenekin bat eginez. 'Unienlacalle' (Uinbertsitatea kalean) izena eman diote ekimenari.

Antolatzaileek euren webgunean iragarri dutenez, Juan Pablo Wertek, Gaztela-Mantxako Unibertsitatean Artearen Historiaren irakasle denak, Ciudad Real hiri erdigunean eskolak emango ditu gaur, "Eskolak kalean" izendatutako saioa emango du "goi mailako irakaskuntzak duen garrantzia" aldarrikatuz.

Bere anaiak erabaki dituen hainbat neurri salatzeko sortutako mugimenduak duen garrantzia azpimarratuko du, hain zuzen, gaurko bere irakasgaiak. Besteak beste, Hezkuntza alorreko profesionalen lanaldia luzatzeak edota unibertsitateko tasak igotzeak "baldintzak okertzen" dituela islatu nahi du protestak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea