Gizartea -
Ondo atera da
Azkunari ebakuntza egin diote Basurtuko ospitalean
Gaur goizeko ebakuntza aurreikusi bezala atera da, emaitza onarekin, alegia. Ebakuntzak ez du zerikusirik 2003. urtean atzeman zioten minbiziarekin, Bilboko udaletik jakinarazi dutenez.
Erredakzioa
Iñaki Azkuna Bilboko alkateari programatuta zegoen legez Basurtuko Ospitaleko kirurgia digestiboko taldeak ebakuntza egin dio.
Gaur goizeko ebakuntza aurreikusi bezala atera da, emaitza onarekin, alegia, Udalak agiri batean jakitera eman duenez. Ebakuntza bukatutakoan, Bilboko alkatea suspertze-atalera eraman dute.
Iñaki Azkuna (70 urte) ospitaleratu egin dute, ebakuntza egiteko.
Bizkaiko hiriburuko Udaletik jakinarazi dutenez, ebakuntzak ez du zerikusirik 2003. urtean atzeman zioten minbiziarekin.
Hain zuzen ere, ebakuntza Basurtuko Ospitalean egin diote, "aldez aurretik egindako tratamendu baten ondorioak zuzentzeko".
Azkunaren azken agerraldi publikoa apirilaren 14an izan zen. Egun horretan, Frantziako Meritu Nazionalaren domina eman zioten Bilbao 700 fundazioko presidenteari.