Gizartea -
Sarrera berriak
Juan de Garay sarbidea berreskuratu dute Bilbon, A-8ko ibilgailuentzat
Hala adostu dute Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Hamar urtez egon da ibilgailuentzat itxita Juan de Garay sarbidea.
Erredakzioa
Hamar urtez ibilgailuentzat itxita egon ondoren, berriz ere irekiko dute Bilbon Juan de Garay sarbidea. Hala adostu dute Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, San Mameseko Bilboko sarbide berria irekitzeko lanak prestatzeko egin duten bileran.
Hilaren 18an irekiko dute San Mames inguruko Bilborako sarrera, Sabino Aranako biaduktuaren ordezkoa. Data iragarri zutenean, baina, Aldundiak aitortu zuen sarrera berri horrek aurrekoak baino gaitasun gutxiago duela egunero Bilbora sartzen diren ibilgailuak hartzeko. Izan ere, egunean 50.000 ibilgailu hartu ahal izango ditu sarrera berriak, eta, Sabino Aranakoak, berriz, 80 eta 100.000 ibilgailu artean hartzen ditu egun.
Egoerari aurre egiteko, Juan de Garay sarbidea irekitzea erabaki dute, bi erakundeek prentsa-ohar bidez jakitera eman dutenez.
"Juan de Garay sarbideak bestelako aukera eskainiko die Bilboko hegoaldera sartu nahi dutenei'', azaldu dute.