Gizartea -

76. urteurrena

Urkulluk Gernikako bonbardaketako biktimen omenaldian parte hatu du

Lehendakaria Zalloko kanposatuan egindako lore eskaintzan izan da. Ekitaldian, elizkizuna egin, "Agur jaunak" abestu eta aurreskua dantzatu dute.

Iñigo Urkullu lehendakaria omenaldian. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria omenaldian. Argazkia: EiTB
Gernikako bonbardaketako biktimen omenaldia

1:45

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Gernikako bonbardaketako biktimen omenaldian parte hartu du arratsaldean. Bonbardaketaren 76. urteurrena bete da gaur.

Urkullu Zalloko kanposatuan egindako lore eskaintzan izan da. Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia eta Jose Maria Gorroño Gernikako alkatea, besteak beste, ekitaldian izan dira.

Ekitaldian, elizkizuna egin, "Agur jaunak" abestu eta aurreskua dantzatu dute 1937ko apirilaren 26an hildako lagunen omenez.

Era berean, Laura Mintegi eta Pello Urizar EH Bilduko legebiltzarkideek zeremonian parte hartu dute.

Bonbardaketa hasi zen orduan Gernikako elizako kanpaiak jo dituzte; ondoren omenaldia hasi da hilerrian.

Bost minutuko isilunea gorde dute Gernikako bizilagunek biktimen oroimenez. Gauean kandelekin prozesioa egingo dute kaleetan zehar.

Steer kazetariari omenaldia

Bestalde, George Steer (1909-1944) Britainia Handiko kazetariari omenaldia egin dio gaur Gernikako Udalak. Berriemailearen bustoaren aurrean lore eskaintza egin dute. Steerek bonbardaketaren berri eman zion munduari.

Ekitaldian, bonbardaketatik bizirik atera ziren pertsonak egon dira. Gernikako alkateak, Alberto Iturriarte Gernikazarra elkarteko presidenteak eta John Steer kazetariaren semeak loreak utzi dituzte bustoaren alboan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea