Gizartea -
Sindikatuen eskaera
Nafarroako Ospitaleko sukaldaritza zerbitzua aztertzea eskatu dute
Halaber, zabaldu dutenez, hiru hilabeteren ostean "gaixoen janaria lehen mailako arazo bihurtu da".
Erredakzioa
CCOO, ELA, LAB, SATSE, SMN, SPA, UGT eta USAE sindikatuek osatzen duten Nafarroako Osasun Zerbitzuko Pertsonal Batzordeak “berehala eta kostua gorabehera” Nafarroako Ospitale Guneko sukaldaritza zerbitzuaren kontratua berrikusteko eskatu du.
Sukaldaritza zerbitzu publikoaren aldeko 11.000 sinadura jaso eta gero egin dute eskaera sindikatuek. Mediterranea de Catering enpresa urtarriletik ari da zerbitzu horretan.
"Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileriaren historiako mobilizaziorik handiena da eta arazoaren larritasunak bultzatuta izan da", zabaldutako agiri batean esaten dutenez.
Hori dela eta, "gure gaixoengan eragina duten arazoak ezagututa" Batzordeak "sukaldaritza zerbitzua berehalako berrikuste eskatzen du".
Mediterranea de Catering enpresak zerbitzua hartu zuenetik "funtzionamenduan, langileen artean eta zerbitzuan arazoak izan dira", sindikatuen iritziz. Adierazi dutenez, hiru hilabeteren ostean "gaixoen janaria lehen mailako arazo bihurtu da".