Gizartea -

Osasun publikoa

Kaka arrastoak aurkitu dituzte Nafarroako ospitaleetako janarian

Higienearekin eta tenperaturekin zerikusia duten 22 akats atzeman ditu Osasun Publikoak, urtarrilean ospitaleetako sukalde zerbitzua pribatizatu zenetik.

Nafarroako ospitale publikoko sukaldea. Argazkia: EiTB
Nafarroako ospitale publikoko sukaldea.
Nafarroako ikuskariek kaka arrastoak aurkitu dituzte ospitaleetako elikagaietan

1:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako erietxe publikoetako sukaldeetan garbitasun eta tenperaturen kontrol akatsak atzematen segitzen du Osasun Publikoko Institutuak. Guztira 22 akats aurkitu dituzte, eta baita kaka arrastoak ere, Mediterranea de Catering enpresa pribatuaren otorduetan.

Higiene faltak eraginda, E.coli bakterioa atzeman dute Osasun Publikoko ikuskariek ospitaletako espagetietan, kaka arrastoak, alegia. Hala ere, atzemandakoa ez zela osasunarentzat arriskutsua, eta alarma pizteko arrazoirik ez dagoela azpimarratu du Agurtzane Jimenez ikuskariak.

Guztira 22 akats atzeman ditu Osasun Publikoak urtarrilean ospitaleetako sukalde zerbitzua pribatizatu zenetik. Aktetan biltzen diren akatsetako batzuk: Mediterranea de Catering enpresako langileen arropa desegokiak, oilasko kaxak lurrean, ezpainetako margoa gosaltzeko katiluetan, plater zikinak, estalkia irekita zuten zakarrontziak, jogurtak kanpoan, etab.

Higiene eta tenperaturen kontrol falta nabarmendu dituzte ikuskariek. Hain zuzen, berotu gabeko plater horietako batean, lasagnan, listeria bakterioa aurkitu zuten, baina Osasun Segurtasuneko zuzendariak argitu zuen duela gutxi listeriagatik hil den gizona ez zela lasagna hartan aurkitutako bakteriagatik kutsatu.

Ospitaletako sukaldetako 'kuxidadea'ren adibideak adituta, aho zabalik gelditu zen oposizioa, eta enpresa eta Osasun Departamentua gezurretan aritu direla salatu zuen eta kontratua hausteko exijitu zioten berriro Nafarroako Gobernuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea