Gizartea -

Abokatutzaren Kontseilua

Doako laguntza juridikoari eutsi ezin diotela salatu dute abokatuek

Egindako lanaren ordainketa jasotzen ez dutela eta burokrazia gehiegiri aurre egin behar diotela azaldu dute. Aurretik ere egoera salatu eta zerbitzua denbora batez itxi zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain arte eskaini izan den neurrian, doako laguntza juridikoaren zerbitzuari eutsi ezin diotela ohartarazi dute berriz ere EAEko abokatuek, eta egindako lanaren ordainketa jasotzeko arazoak dituztela era burokrazia gehiegiri aurre egin behar diotela salatu dute.

Abokatutzaren Euskal Kontseiluak osoko bilkura egin du astearte honetan, doako laguntza juridikoaren inguruan Eusko Jaurlaritzak abiatutako dekretua aztertzeko.

Bizi duten egoera salatu izan dute aurretik ere abokatuek, eta, orduan, baliabide ekonomikoak ez dituzten pertsonei zuzendutako doako laguntza juridikoaren bulegoa itxi egin zuten denbora batez. Orain bi hilabete zerbitzua berriz ere ireki zuten, baina arazoek bere horretan jarraitzen dutela salatu dute gaur.

Abokatuek plazaratutako arazorik nagusienak ordainsaria jasotzeko zailtasunak eta burokrazia zama astuna dira.

Abokatuek salatu dutenez, zenbait kasutan, defentsa lana eginda ere, ez dute lan horri dagokion ordainketa jaso, defendatutako lagun horrek doako justiziaren izapidean kolaboratu ez duelako edo berau jasotzeko eskubidea ez duelako. Hala, administrazioak pertsona batek doako justizia jasotzeko eskubidea ez duela erabakitzen baldin badu edo pertsona horrek eskubide horri uko egiten badio, azken ondorioa da ez diola abokatuari egindako lana ordaintzen, abokatuek salatu dutenez.

Halaber, doakoa justiziari lotutako lan administratibo zama handiari aurre egin beharra ere salatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea