Gizartea -

Azken erasoen ostean

Barakaldok Lutxanako tunelak itxi ditu segurtasuna bermatzeko

Bizkaiko udalerriko alkateak tunelak ixtea erabaki du, "segurtasunerako arrisku gune bat zelako, batez ere emakumeentzako".

Lutxanako tunelak. Argazkia: EiTB
Lutxanako tunelak. Argazkia: EiTB
Lutxanako tunelak itxiko dituela iragarri du Barakaldoko Udalak

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tontxu Rodriguez Barakaldoko alkateak Lutxanako tunelak ixteko agindua eman du gaur, "segurtasunerako arrisku gune bat zelako, batez ere emakumeentzako".

Era berean, "pasabide alternatibo bat" eraikitzeko proiektua aurkeztu dio Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari.

Azken hilabeteetan tuneletan gertatutako sexu-eraso eta lapurreten ostean hartu dute erabakia. Iragan asteburuan adingabe bati sexu-erasoa egin zioten bertan. Zonan paso alternatibo bat eraikiko dutela iragarri du Udalak. Lutxanako bizilagunen eta emakumeen elkarteek egitasmoari babesa eman diote gaur, bilera batean.

Lanak udan hasi eta sei hilabeteko iraupena izatea espero dute. Obrak 245.482,15 euroko aurrekontua du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea