Gizartea -

Aditu baten arabera

'Nafarroako lurrikarak Hiroshimako energia kopuru bera askatu zuen'

Antonio Aretxabala geologoaren ustez, "datozen hilabetetan lurrikara gehiago izango dira Nafarroan, zonalde sakonetan lurrak oraindik ura xurgatu ez duelako".

Utergan izandako mugimendu sismikoen grafikoa. Argazkia: EITB
Utergan izandako mugimendu sismikoen grafikoa. Argazkia: EITB
Lurrikararen astindu txikiak izan dira gauean, Nafarroan

0:45

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Aretxabala geologoak esan duenez, "mugimendu sismikoak ez dira amaitu, are gehiago, datozen asteetan eta hilabetetan lurrikara gehiago izango dira Nafarroan". Aditu horren arabera, "orain euririk egiten ez badu ere, zonalde sakonetan ur maila handia da, eta lurrak ur hori xurgatu behar du oraindik ere".

Zentzu horretan, aditu horrek azaldu duenez, askatutako energia kopuruari dagokionez, Utergan epizentroa izan zuen lurrikara Hiroshimako bonba nuklearraren parekoa da.

Halaber, "euria amaitu bezain laster ez dira mugimendu sismikoak amaitzen, lurrak hilabeteak behar dituelako ura hartzeko", azaldu du adituak.

Utergan izandako lurrikararen harira, intentsitate handiagoko bat egon daitekeen galdetu diote adituari. Geologo horren arabera, "baliteke egotea, zonaldean hainbat aurrekari historikoak daudelako", esaterako 1982. urtean Legardan epizentroa izandako 4,8 graduko lurrikara, edo 1998an Lizarragan, 5,2 gradukoa. "Lurrikarak eman ohi diren zonalde batean gaude", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea