Gizartea -

Lutxanako tuneletan

Gizonezko bat adingabe bat bortxatzen saiatu da Barakaldon

Erasoa Lutxanako tuneletan jazo da. Ertzaintzak ikerketa abiatu du. Hainbat elkartek salatu dutenez, zonaldea emakumeren segurtasunerako "gune beltza" da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat gazte adingabe bat bortxatzen saiatu da goizalde honetan Lutxanako tuneletan, Barakaldon, Argitan emakumearentzako talde aholkulariak salatu duenez.

Segurtasun Sailak baieztatu duenez, Ertzaintzak salaketa jaso du eta, ondorioz, ikerketa abiatu du jazoera argitzeko.

Argitan taldeak azaldu duenez, erasoa udalerriko "gune beltz" batean jazo da, Lutxanako tuneletan. Izan ere, zonalde horren arriskuaz ohartarazi zuen jada Argitan taldeak, 2012ko urrian 50 urteko beste emakumezkoa bertan bortxatu zutelako.

Halaber, erasoa izan duen neskari elkartasuna erakusteko Barakaldoko Bide Onera Plazan datorren apirilaren 26an 19:00etan izango den ekitaldian parte hartzeko deitu du talde horrek. Gainera, tunel horiek "hobetzeko edo ixteko" eskatu dio Udalari, "arriskua dakarrelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea