Gizartea -

Noos auzia

Urdangarinen intimitatearen mezu berriak argitaratzea galarazi dute

Bestalde, Palmako dukearen eta Cristina infantaren azken hamar errenta aitorpenak eskatu dizkio Castro epaileak Zerga Administrazioko Estatu Agentziari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Urdangarinen edo haren familiaren intimitatea agerian uzten duten mezu elektroniko berriak argitaratzea galarazi du Bartzelonako epaile batek, dukeak berak eskatuta. Diego Torres bere bazkide ohiaren eta zazpi talde editorialen kontra Urdangarinek aurkeztuko duen demandaren lehen pauso gisa hartutako neurria da.

Hala, mezu elektroniko berrien argitalpena aldez aurretik galarazteko erabakia hartu du epaileak, eta 20 eguneko epea eman dio Palmako dukeari demanda hori aurkezteko. Egingo ez balu, indarrik gabe geratuko litzateke argitalpen debekua.

Errenta aitorpenak

Bestalde, Urdangarinen eta Cristina infantaren azken hamar errenta aitorpenak eskatu dizkio Castro epaileak Zerga Administrazioko Estatu Agentziari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea