Gizartea -

Noos auzia

Cristina infantak helegitea aurkeztu du

Castro epaileak Noos auzian inputatu eta gero, Cristina infantaren defentsak helegitea aurkeztu du Palmako epaitegian.

Cristina infanta. Argazkia: EFE
Cristina infanta.
Cristina infanta. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina infantaren defentsak helegitea aurkeztu du Palmako 3. instrukzio epaitegian Jose Castro epaileak Noos auzian inputatu eta gero.

20 orrialdeko txostena epaitegian aurkeztu du defentsak goizean. Castro epaileak hilaren 27rako aurreikusi zuen Cristina infantari deklarazioa hartzea, baina Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak helegitea aurkeztu zuen eta bertan behera geratu zen deklarazio hori. Hala ere, infantaren defentsa auzian aurkeztu zen lehengo astean.

Defentsaren arabera "aurrera ateratzeko ia aukerarik ez duen" auzipetzeak "ez du zentzurik", are gehiago "Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltza eta Estatuko Abokatutza Jose Castroren erabakiaren aurka azaldu direnean".

Europa Press agentziak eskura izan duen helegitean, Miquel Roca eta Jesus Maria Silva abokatuen ustez, "epaitegien eguneroko praktika ikusita kontraesana da Cristina infanta deklaratzera deitzea, Manos Limpias herri akusazioak soilik eskatzen duela kontuan hartuta".

Halaber, "Urdangarinen emazteak eta Carlos Garcia Revenga idazkariak Noosen egotea baimendu izan balute ere, horrek ez luke jokaera hori delitu bihurtuko", esan dute, "susmo ahulak direlako, inputatzeko eskasegiak", argudiatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea