Gizartea -

Sutea Bermeon

Etxerik gabe dauden bermeotarrei Aldundiaren etxeak eskainiko dizkiete

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak esan du Bermeokoa azken urteetan Bizkaian izan den suterik handiena izan dela.

Bizkaiko Aldundiak 75 etxe jarriko ditu kaltetuen eskura

1:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak esan du Bermeokoa azken urteetan Bizkaian izan den suterik handiena izan dela. Ezbeharraren ondorioz, 70 lagun etxerik gabe geratu dira, Bilbaok baieztatu duenez.

Bizkaiko Foru Aldundiak 35 etxebizitza eskainiko dizkie 70 pertsona horiei, bost eguneko epean, Bilbaok esan duenez.

Lehenengo balantzearen arabera, 70 lagun etxe gabe dira etxe gabe geratu direnak. Beste bi eraikinek kalte handiak izan dituzte eta, ondorioz, kaltetuen kopurua igo daiteke.

Gaur, lagun edo senideen etxeetara joaterik ez daukatenei Bermeoko hostaletan tokia eskainiko zaie, Bilbaok adierazi duenez.

Estefania Beltran de Heredia  Segurtasuna sailburua ere Bermeora joan da, kalteen balantzea egiteko. Egoera "izugarria eta dramatikoa" dela adierazi du sailburuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea