Gizartea -

Noos auzia

Urdangarin Qatarrera joango da, eskubaloi selekzioan lan egiteko

Palmako dukeak Valero Rivera entrenatzailearekin batera egingo du lan. Cristina infanta Bartzelonan geratuko da.

Iñaki Urdangarin Palmako dukea. EFE
Iñaki Urdangarin Palmako dukea. EFE
Urdangarin eskubaloi entrenatzailea izango da, Qatarren

1:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Urdangarin Palmako dukea Qaterra joango da, Valero Rivera entrenatzailearekin batera herrialde horretako eskubaloi selekzioan lan egiteko, 2015. urteko Munduko Txapelketa prestatzeko, La Vanguardia egunkariak jakinarazi duenez.

Emaztea, Cristina infanta (inputatu egin zuten joan den astean, Noos auzian), eta seme-alabak Bartzelonan geratuko dira, kazeta horren arabera.

Palmako dukea arrakasta handiko eskubaloi jokalaria izan zen, FC Bartzelona taldean eta Espainiako selekzioan. Aurki joango da Qatarrera, kontratuaren zehaztasunak eta herrialde horretako selekzioan zer-nolako zereginak izango dituen ezagutzeko.

Lan berria lagungarri izango du Urdangarinek bere egoera ekonomikoa hobetzeko. Izan ere, Diego Torres bazkide ohiarekin batera, 8,1 milioi euroko bermea ordaindu behar du.

Juan Carlos I.a Espainiako erregearen suhiak ez du diru-sarrerarik oraingoz, iaz Telefonicarekin zuen kontratua eten baitzuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eskubaloia albisteak Qatar albisteak