Gizartea -

Radio Euskadin

Cabacas auzia argitzeko batzorde independentea eskatu du Egibarrek

EAJren GBBko presidentearen esanetan, Ertzaintzaren pilotakada bat jaso ostean hildako Athleticeko jarraitzailearen heriotzan "erantzukizun politikoak daude".

Joseba Egibar EAJren GBBko presidentea. Argazkia: EITB
Joseba Egibar EAJren GBBko presidentea. Argazkia: EITB
Joseba Egibar EAJren GBBko presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar EAJren GBBko presidenteak adierazi duenez, Iñigo Cabacasen heriotzan "erantzukizun politikoak daude". Halaber, auzia argitzeko "iraunkorra izan daitekeen" batzorde independentea eskatu du Egibarrek, "kasu larrienetan aktibatu ahal izateko".

Radio Euskadiko 'Mas que palabras' irratsaioan eskainitako adierazpenetan jeltzaleak azaldu duenez, Cabacasen heriotza "hainbat zerbitzari publikoren ekintza baten ondorioa izan da, ondorioz, funtsezkoa da erakundeek erantzun gardena eta arina eskaintzea".

EH Bildu

Bestalde, Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkidearen esanetan, Cabacas auzian "ez dute ondo jokatu". "Lehen egunetako bertsioak ez dituzte mantendu", salatu du, "Ertzaintzak egindako karga justifikatuta zegoela esan zutelako hasiera batean". "Ikerketa oso iluna izan da", azpimarratu du, "eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuordeak salbu, egun inor ez da ausartzen Ertzaintzaren karga zuritzera".

PSE

Bestalde, Jose Antonio Pastor PSE-EEko legebiltzarkideak adierazi duenez, "ikerketa geldirik zegoela zabaldu da azken egunotan baina zalantza argitu da". Izan ere, ikerketak "martxan" jarraitzen duela aitortu du Jone Goirizelaia Cabacasen familiaren abokatuak berak. Hala ere, Pastorrek onartu duenez, "ikerketa konplikatua da, eta hobe da zorroztasunez aritzea, presaka ibiltzea baino".

PP

Anton Damborenea PPko legebiltzarkideak azaldu duenez, ados dago familiak egindako erreklamazioarekin, "egia eta justizia izateko eskubide osoa dutelako". Gauzak horrela, urtebete beranduago ikerketak erakutsi duena "gutxi dela" salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Joseba Egibar Artola albisteak