Gizartea -
'60 minutos'
Iñigo Cabacasen ama: 'Erantzuleak bere burua entrega dezala nahi dut'
"Justizia bete dadila eta guk atseden hartzea nahi dugu", adierazi du Ertzaintzaren gomazko pilota batek jota hil zen athleticzalearen aitak.
A. A.
Iñigo Cabacasen gurasoek justizia egitea eskatu dute. "Erantzuleak bere burua entrega dezala nahi dut", adierazi du Fina Liceranzuk, Ertzaintzaren gomazko pilota batek jota hil zen athleticzalearen amak, ETB-2ko "60 minutos" saioak ostegun honetan eskainiko duen erreportaje batean.
"Justizia bete dadila eta guk atseden hartzea nahi dugu. Gure semea mutil jatorra, zuzena eta maitagarria zen. Iñigok justizia bete dela ikustea nahi dugu", adierazi du Manolo Cabacasek.
Jone Goirizelaia Cabacas familiaren abokatuak, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburu ohiak, Alfonso Gonzalez-Guija Bilboko epaile dekanoak eta Gervasio Gabirondo Ertzaintzaren zuzendariak ere hartu dute parte Juan Carlos Etxeberriak aurkezten duen saioan.
"Auzia izapide aldian dago. Instrukzio-epaileak gertakariak nola izan ziren jakin nahi du beste ikerketa batzuk hasi baino lehen. 70 testigantza baino gehiago jaso dituzte. Instrukzio lana ez dute apirilaren amaierara edo maiatzera arte bukatuko", azaldu du Goirizelaiak.
"Gure helburua ez da dirua, justizia baizik", esan du Cabacasen aitak. Gainera, Rodolfo Aresek barkamena eskatu zienean minduta sentitu zirela adierazi du. "Ez zuen ezer ikusi baina jakin badaki jai girorik ez zegoela. Jainkoa da. Ares Jainkoa da", gaineratu du., kritikatu du.