Gizartea -

Gertaera

3,7 graduko lurrikara izan da Nafarroan

Lurrikararen epizentroa Iruñetik hamasei bat kilometrora dagoen Ziritza herrian izan da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurrikara izan da ostegun honetan Nafarroan, eta 3,7 graduko indarra izan du Richter eskalan, Espainiako Institutu Geografikoaren arabera. Lurrikarak Iruñetik 16 kilometrora dagoen Ziritza herrian izan du epizentroa.

Antza denez, 15:30 inguruan gertatu da lurrikara, eta Nafarroako hiriburuan eta Iruñerrian antzeman dute dardara.

Nafarroako Larrialdi Agentziak jakinarazi duenez, ez da zauriturik izan, eta ez dute kalte materialen gaineko berririk. Halaber, lurrikararen ostean hainbat lagunek SOS Nafarroa 112 zerbitzura deitu dute gertaturikoaren berri emateko.

Azken hilabetean 150 lurrikara inguru antzeman dituzte Iruñerrian, Erreniega mendikatearen inguruan. Eztabaida handia piztu da adituen artean, lurrikaren zergatia azaltzerako garaian. Zenbaiten ustez, azken asteetan egindako euriarekin zerikusia dute astindu horiek. Beste zenbaiten ustez, ordea, antzinako potasa meategiek hondoratzeak eragin ditu lurrikarak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea