Gizartea -
Protesta
Milaka lagun bildu dira beste behin Madrileko 'marea zurian'
Osasuna pribatizatzeko planak bertan behera uzteko eskatu diote berriro Ignacio Gonzalez Madrileko presidenteari.
Erredakzioa
Osasun arloko milaka profesional atera dira beste behin kalera eta manifestazioa egin dute Madrilen, 6 ospitale eta 27 osasun-etxe pribatizatzearen aurka protesta egiteko.
Osasun Publikoaren Defentsarako Mahaiak deitu du manifestazioa eta 12:00etan atera da. Batetik, Kolon plazatik, eta bestetik Neptunotik. Bi martxak Cibeles plazan egin dute bat eta Puerta del Solera iritsi dira eguerdian.
"Osasun publikoaren alde" egiteko protesta dela aldarrikatu dute "gurea dena defendatzeko". Gainera, Ignacio Gonzalez presidenteari pribatizaziorako dituen planak bertan behera uzteko eskatu diote beste behin, eta Koordinatzaile Profesionalen Batzordeak idatzitako eskutitza jada 7.000 profesionaletik gora sinatu dutela ekarri dute gogora.
"Osasunaren eta kalitatearen gainetik interes ekonomikoak jartzearen aurka gaude" esan dute.