Gizartea -

Alta eman diote

Erregea, ospitaletik irtetean: 'Ez dut minik'

Eguerdi honetan alta eman diote Juan carlos erregeari, "ebakuntzaren ondorengo prozesua onik atera ostean".

Erregea, mediku-taldearekin. Argazkia: EFE
Erregea, mediku-taldearekin. Argazkia: EFE
Erregea, mediku-taldearekin. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kazetariek izandako pazientzia eta hartutako lana eskertu du Juan Carlos erregeak larunbat honetan Madrilgo La Milagrosa klinikatik irtetean. Duela sei egun ebakuntza egin zioten bizkarrezurrean. Komunikabideen aurrean esan duenez, "Jainkoari eskerrak, oso ondo nago, ez dut minik bizkarrean ezta beste lekutan ere".

Alta eman diotenetik, ordubete beranduago atera da erregea klinikatik. Ospitalaren aurrean zeuden kazetariak agurtu ditu. Halaber, leku utzi aurretik, Manuel de la Torre kirurgialaria eta gainerako medikuekin izan da, eta argazkia atera diete.

Gaurtik aurrera, 2-6 hilabete artean izango da erregea bajan. Hilabete hauetan zehar erregeak ez ditu bidaiarik egingo, baina bai ekingo dio Zarzuelako lanei, tartean, Mariano Rajoy Gobernuko presidentearekin asteroko bilerari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea