Gizartea -
Ebazpena
Pagolaren liburua ez dela fedearen aurkakoa esan du Erromak
Jose Antonio Pagola teologoak irakurleei zuzendutako karta batean azaldu duenez, kongregazioak ez dio eskatu “ez akats doktrinarik ez baieztapen heretikorik zuzentzea”.
Erredakzioa
Fedearen Doktrinarako Erromako Kongregazioak "Jesus, hurbilpen historiko bat" liburuagatik irekitako prozedura Jose Antonio Pagolaren alde ebatzi du, "fedearen aurkako proposamenik ez dutelako".
Pagolak irakurleei zuzendutako karta batean azaldu duenez, kongregazioak ez dio eskatu "ez akats doktrinarik ez baieztapen heretikorik zuzentzea".
Donostiako bikario ohiak esan duenez, "gai metodologikoei dagokionez, Kongregazioak kontsiderazio asko egiten ditu liburuaren helburuari eta zerisanari buruz". "Ez du beharrezkoa ikusi lanaren ikuspegiaren berrikuspena eskatzea, ezta erabilitako metodologiari buruzkoa ere".
Halere, Donostiako Apezpikutegitik azaldu dutenez, Federako Doktrinarako Kongregazioak zalantzan jarri du Pagolak erabilitako metodologia, eta ez dio "imprimaturra" eman, ondorioz, lana zuzenduta berriro ere argitaratu daitekeen arren, Elizak ez du bere gorputz doktrina-liburuaren barruan sartu.