Gizartea -

Noos auzia

Fiskaltzak ez du zantzurik ikusi Errege Etxearen eta infantaren aurka

Diego Torres Urdangarinen bazkide ohiak emandako azken dokumentuek eta ikerketek ez dute inolako frogarik eman, Palmako dukearen negozioetan ustez parte hartu zutela erakusteko.

Iñaki Urdangarin. Argazkia: EFE
Iñaki Urdangarin. Argazkia: EFE
Iñaki Urdangarin. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskaltzak ez du zantzurik ikusi Errege Etxearen eta infantaren aurka; izan ere, Diego Torres Urdangarinen bazkide ohiak emandako azken dokumentuek eta ikerketek ez dute inolako frogarik eman, Palmako dukearen negozioetan ustez parte hartu zutela erakusteko.

Horrez gain, infanten ingurukoek Jose Castro epailea ikertzen ari den gertakariekin zerikusirik ez dutela azaldu du Fiskaltzak.

Fiskaltzaren aburuz, auzia epaiketan argituko da, eta ez dio Errege Etxeko beste inori eragingo.

Gainera, 2004., 2005. eta 2006. urteetan Valentzian egin zen Valencia Summit ekimenagatik Rita Barbera Valentziako alkatearen eta Franciso Camps Valentziako presidente ohiaren aurkako zantzurik ere ez duela ikusi argitu du Fiskaltzak.

Auzia bi prozesutan banatzeko beharrik ez duela ikusten ere azaldu du Fiskaltzak.

Epaileak baliotasuna eman die Torresen mezu elektronikoei

Noos auzia ikertzen duen Jose Castro epaileak baliotasuna eman die Diego Torresek aurkeztutako mezu elektronikoei, ''horietan parte hartu dutenek edo testuan bertan ageri diren pertsonek ez dutelako testu horien benetakotasuna zalantzan jarri''.

Epailearen erabakiak jasotzen duenez, Noos Institutuaren ingurunean idatzitako eta bidalitako mezuak dira guztiak, eta ''ezaugarri amankomun hori dute''. Halaber, ''arduradun baten eskutik heldu dira auzira'', epaileak azpimarratu duenez.

Testu horien bidez, Errege Etxeak Noos institutuaren jarduerak gainbegiratzen zituela frogatu nahi du Torresek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea