Gizartea -

Nafarroa

Armada maniobrak egiten ari da Bardean, benetako munizioa erabilita

Armadako ehun hegazkin baino gehiago ari dira parte hartzen 72 orduko maniobretan. Armadak "Siriar Ekaitza Operazioa 2013" izena jarri die maniobrei.

Maniobrek 72 ordu iraungo dituzte. Efe.
Maniobrek 72 ordu iraungo dituzte. Efe.
Benetako bonbak botako dituzte Bardean hiru egunez

0:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bardeako tiro-eremuaren inguruko udalerrietan kezka da nagusi armada goizetik hasi eta hiru egunez benetako munizioa erabiliz egiten ari den praktikak direla eta.

Armadako ehun hegazkinek baino gehiago ari dira parte hartzen 72 orduko maniobretan, "Siriar Ekaitza Operazioa 2013" izenekoetan. Milagros Rubio tiro-poligonoaren kontrako pataformako bozeramaileak Radio Euskadin esan duenez, izena "guztiz desegokia da".

Hegazkinez eta helikopteroez gain, 500 militar bildu dira Bardean Madrileko, Murtziako, Albaceteko eta Zaragozako baseetatik joanda. Espainiako Armadarentzat urteko praktika garrantzitsuenak dira. F-15, F 18, Mirage eta Eurofighter motako hegazkinak arituko dira hiru egunez.

60 urte bete dira dagoeneko Armada Bardean maniobrak egiten hasi zenetik, nahiz eta, kontraesana badirudi ere, Unescok Munduko Biosferaren Erreserba izendatu duen.

Tiro poligonoaren aurkako plataformak horrelako ariketen aurkako mozioak iragarri ditu Erriberako Udal guztietan eta biosferako naturgune batean egiten ari direla ekarri dute gogora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea