Gizartea -

Azterketa medikoa

Hernia diskala larriagotu zaio erregeari

“Azterketa amaituta, emaitzak onak izan dira. Halere, bizkarrezurrean hernia diskala larriagotu egin zaiola ikusi da, eta aztertzen ari gara”, azaldu du medikuak.

Juan Carlos erregea. EFE
Juan Carlos
Juan Carlos erregea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erregeak urteko azterketa medikoa izan du, eta medikuak bere egoera orokorra ontzat eman dute, nahiz eta hernia diskala larriagotu egin zaiola ikusi. Horren azterketa abian da.

Errege-Etxeak azterketa horren berri eman du bere web orrialdean jarritako ohar baten bidez. Dirudienez, bi egunetan egin zioten azterketa, lehenengoa otsailaren 9an izan zen, eta, bigarrena, gaur, Quiron eta San Jose kliniketan, Madrilen.

Juan Carlosek hainbat adituren froga jakin batzuk egin ditu, aurreko urteetan bezala.

"Azterketa amaituta, emaitzak onak izan dira. Halere, bizkarrezurrean hernia diskala larriagotu egin zaiola ikusi da, eta aztertzen ari gara, tratamendurik egokiena jartzeko", irakur daiteke Miguel Fernandez Tapia-Ruano Errege Etxeko mediku zerbitzuko buruak sinatutako oharrean.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea