Gizartea -
Errekurtsoa
Justiziak desanexioa ahalbidetzea espero du Usansolok
Galdakaotik desanexionatzearen aldeko plataformaren arabera, Aldundiak "ezin du orain 1988 urtean hasitako desanexio prozesua indargabetzen duen araua atera".
Erredakzioa
Usansolo Herria (UH) plataformak konfiantza osoa du Justiziarengan ostiral honetan aurkeztutako errekurtsoa aintzat hartu eta Galdakaotik desanexionatzeko prozesuak bultzada jaso dezan. Usansolokoek errekurtsoa aurkeztu dute Bizkaiko mugak ezartzen dituen lege berriaren aurka, desanexio prozesuak, hasitakoak eta hasi beharrekoak, bertan behera uzten dituelako.
Monika Mena plataformako bozeramaileak esan duenez, Justiziak euren alde egitea espero dute, Usansolok bere bidea jarraitu eta udalerri independientea izateko.
Menak azaldu duenez, abenduan Batzar Nagusietan onartutako arauak martxan dauden desanexio prozesuak indargabetzen ditu eta prozesu berriak hastea saihesten du. Usansolo Herriaren ustez, hori "legez kanpokoa da".
Bozeramailearen iritziz, "ezin dute orain 1988an hasitako prozesua indargatzeko araua onartu", prozesua hasi zenean beste araudi bat zegoelako. Gainera, Bizkaian "Estatuko legearekin zerikusirik ez duen araudia" onartu dutela azpimarratu du.