Gizartea -

Euskal ikerlari taldea

Koloneko minbiziaren metastasia geldiarazi dute arratoietan

Koloneko minbizia ez da heriotza gehien eragiten duenetakoa, baina metastasia gibeleraino hedatu ohi da, eta minbizi hori oso hilgarria izaten da.

Koloneko minbiziaren metastasia geldiarazi dute arratoietan. Argazkia: EITB
Koloneko minbiziaren metastasia geldiarazi dute arratoietan.
Koloneko minbiziaren metastasia geldiarazi dute arratoietan. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal ikerlariek koloneko minbiziaren metastasia eta gibelera hedatzea geldiarazi dute arratoietan, molekula sintetikoak erabilita.

Journal of Medicinal Chemistri aldizkariak argitaratutako ikerketan CIC bioGUNEk, EHUk, Ikerchem enpresak eta Estrasburgoko Genetika eta Biologia Zelular eta Molekularraren Institutuak parte hartu dute. Gainera, Rocasolano Kimika-Fisika Institutuak, CSICek eta Novartis Institutuak ere lagundu dute.

EHUko ikerlariek egindako lan batean oinarritu dira ikerketa burutzeko. Melanomaren metastasia txikitzen zuten molekula batzuk agertzen ziren lan horretan.

"Harrigarria izan zen, gure kalkuluek agerian uzten zuten aldaketa txiki batzuekin beste minbizi mota bateko zelulen batuketa gelditzeko gaitasuna zuten molekulak egin genitzakeela. Esperimentuetan baieztatu zen hori, eta orain, badirudi diseinu eta sintesi kimiko teknika horiek beste alor batzuetara eraman daitezkeela", azaldu du Fernando Cossio EHUko katedradun, Ikerchemen fundatzaile eta Ikerbasqueren presidenteak.

Eider San Sebastian, Tahl Zimmerman, Aizpea Zubia, Yosu Vara, Elyette Martin, Finton Sirockin, Annick Dejaegere , Roland H. Stote , Xabier Lopez, David Pantoja-Uceda, Maria Valcarcel, Lorea Mendoza, Fernando Vidal-Vanaclocha, Fernando P. Cossio eta Francisco J. Blanco izan dira ikerketa aurrera eraman dutenak.

Koloneko minbizia ez da heriotza gehien eragiten duenetakoa, baina metastasia gibeleraino hedatu ohi da, eta minbizi hori oso hilgarria izaten da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea