Gizartea -

Hautagaitza olinpikoa

Madrilek 120.000 euro eman zizkion Urdangarini hautagaitza sustatzeko

Udalak 120.000 euro eman zizkion, Kirol, Kultura eta Integrazio Sozialaren Fundazioari, bere hautagaitza olinpikoa sustatzeko, ordaindutako zerbitzuen prestazioagatik azalpenik egon gabe.

Iñaki Urdangarin. EFE
Iñaki Urdangarin
Iñaki Urdangarin. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrileko Udalak 120.000 euro eman zizkion Kirol, Kultura eta Integrazio Sozialaren Fundazioari, Iñaki Urdangarinen Noos Institutuaren jabegaiari, besteak beste, Madril 2013 hautagaitza olinpikoa sustatzeko, ordaindutako zerbitzuen prestazioagatik azalpenik egon gabe.

Hori ondorioztatu du Jose Castro Noos auzik epaileak, lehengo astean irekitako ikerketaren harira. Epaileak erregistro eta elkarrizketa jakin batzuk agindu zituen Madrilen, eta gaur izan da horien berri, sumarioko sekretua altxatu ostean.

Epaileak deklarazioa hartu zien, inputatu gisa, ondorengo hauei: Mercedes Coghen 2016 Madrileko kontseilari ordezkariai, Miguel de la Villa Polo fundazioko zuzendari nagusi ohiari, Gerardo Corral Cuadrado finantza-zuzendari ohiari, eta beste zazpi lekukori.

Ikerketa honek Fernando Villabonga Madrileko Udaleko Arteen Gobernuaren guneko ordezkariak Estatuko Fiskaltza Nagusira bidalitako idatzi batean du oinarria. Villabongak ustezko ustelkeriaren berri eman zien Noos auzian.

Ministerio Fiskala jasotako dokumentazioaren arabera, fundazioak 120.000 euro jasozituen, 2007ko urriaren 31ren eta 2009ko azaroaren 24aren artean, 6.000 euroko 16 partidatan eta 12.000 euroko beste bitan, Madril Fundazioa 2016 udalbatzaren bidez sinatutako akordioaren inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Urdangarin auzia