Gizartea -

Apirilaren 10 arte

Madrid Arena auziko epailea 15 inputatuak galdekatzen hasiko da gaur

Deklaratzen lehena bost gazte hil ziren jaiaren kanpoaldeko segurtasuna kontrolatu behar zuen enpresako arduraduna izango da.

Bost gazte hil ziren Madrid Arenako Halloween festan. EITB
Bost gazte hil ziren Madrid Arenako Halloween festan. EITB
Bost gazte hil ziren Madrid Arenako Halloween festan. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrid Arena auziko epailea 15 inputatuak galdekatzen hasiko da da gaur. Prozesuak apirilaren 10 arte iraungo du.

Deklaratzen lehena Raul Monteverde Seguriber enpresako arduraduna izango da. Bost gazte hil ziren jaiaren kanpoaldeko segurtasuna kontrolatu behar zuen konpainia da hori.

Ostiralean Jorge Rodriguez Caamaño Madrid Arena pabiloiaren jabe den enpresako (Madrid Espacios y Congresos) Segurtasun koordinatzailearen txanda izango da.

Besteak beste, Antonio de Guindos Madrilgo Udaleko Segurtasun zinegotzi ohiak eta Madrilgo Udaleko inspektoreburuak ere deklaratuko dute hurrengo asteetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea