Gizartea -

Istripua

Bost lagun zaurituta eta GI-20 errepidea itxita, Donostian

Ezbeharra 07:25 inguruan jazo da, Intxaurrondo auzoaren parean bi ibilgailuk elkar jota.

Eguraldi txarrak istripu ugari eragin ditu goizean goizetik euskal errepideetan. Argazkia: EITB
Eguraldi txarrak istripu ugari eragin ditu goizean goizetik euskal errepideetan. Argazkia: EITB
Elurrak arazoak eragin ditu errepidean goizeko lehen orduetan

1:30

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizeko lehen orduan istripua izan da GI-20 errepidean, Donostian, Irungo noranzkoan. Bi ibilgailuk elkar jo dute eta bost lagun zauritu dira. Ezbeharraren ondorioz errepidea itxi egin behar izan dute.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripuaren tokira zenbait anbulantzia bertaratu dira eta zauritutako bost lagunak ospitalera eraman dituzte.

Errepidea itxita dagoenez, Ertzaintza zirkulazioa Garbera mertakaritza-gunetik bideratzen ari da.

Bestalde, Gasteizen kamioi batek artaziarena egin du da N-1 errepidean, Jundiz industria-gunearen parean eta errei nagusiak itxita daude bi noranzkoetan.

Aipatu istripua 08:00ak inguruan jazo da eta kamioia errepidean gurutzatuta geratu da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea