Gizartea -
Auto-istripua
Bi emakume zauritu dira Txorierriko igarobidean, auto istripu batean
Auto batek eta furgoneta batek istripua izan dute eta auto-ilara luzeak sortu dira Erandion Getxorako noranzkoan.
Bi emakume zauritu dira gaur goizean Txorierriko igarobidean, Erandion, gertatu den zirkulazio istripuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Auto batek eta furgonetak batek istripua izan dute 09:30 inguruan. Istripuaren ondorioz, pertsona bat auto barruan harrapatuta gelditu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute bertatik. Bi zaurituak inguruko ospitale batera eraman dituzte.
Istripuaren ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira puntu horretan, Erandion, Getxorako noranzkoan. Sondikaraino iritsi dira auto-ilarak.
Eguraldi txarra dela eta, autoen arteko tartea errespetatzeko eskatu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.