Gizartea -

8,1 milioi euroko fidantza

Urdangarinen abokatua: 'Fidantzaren dirua biltzeak ez du itxura onik'

Palmako dukeak kezkatuta daudela onartu du Urdangarinen abokatuak, baina infanta inputatuko ote duten ezin dela aurreikusi adierazi du.

Iñaki Urdangarin eta Mario Pascual Vives abokatua. Argazkia: EITB
Iñaki Urdangarin eta Mario Pascual Vives abokatua.
Iñaki Urdangarin eta Mario Pascual Vives abokatua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Castro epaileak Palmako dukeari eta Diego Torres Noos Institutuko bazkide ohiari jarritako 8,1 milioi euroko fidantzaren kopurua biltzeak ez duela "itxura onik" onartu du Mario Pascual Vives Iñaki Urdangarinen abokatuak.

Bere bulegoaren atean egin dituen adierazpenen arabera, epea asteazkenera arte dela azpimarratu du, "baina ez da erraza horrelako diru kopurua biltzea".

"Egun bakoitzak bere orduak ditu eta eguna luzea da", esan du. Halaber, gaia jorratzeko orain arte ez dela Torresen defentsarekin bildu onartu du.

Mario Pascual Vivesen ustez, asteazkenera arte ordu asko falta dira Torresen defentsarekin akordio batera iritsi ahal izateko.

Palmako dukeak kezkatuta daudela esan du Urdangarinen abokatuak "beti bezala". Cristina infanta Torresen abokatuaren estrategiarekin mehatxatuta sentitzen ote den galdetuta, "ez dut uste", esan du eta ezin duela inputatuta izango den ala ez aurreikusi gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Urdangarin albisteak