Gizartea -

Urdangarin auzia

Urdangarinek duke titulua ez erabiltzea eskatu du Palmako Udalak

Erregeak, dena den, ezin dio titulua kendu Urdangarini, ez delako bera horren jabe. Palmako duke-dukesen izena zeraman kaleari izena aldatu diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Urdangarinek ''sozialki'' Palmako duke titulua erabiltzeari uztea eskatu du ostegun honetan Palmako Udaleko Gobernu taldeak. Ez du berau kentzeko eskaria egin, berez tituluaren jabea Cristina infanta baita.

Julio Martinez Udaleko bozeramaileak azaldu duenez, ''Errege Etxeak erabaki behar du nori kentzen dion titulua, eta Udal gobernuak Errege Etxea erresperatzen jarraitzen du''.

Erregeak ezin dio titulua kendu

Erregeak ezin dio Palmako duke titulua kendu Iñaki Urdangarini, haren suhiak ez baitu titulu hori. Ezkondu zirenean, erregeak Cristina infantari eman zion dukesa titulua, baina Urdangarin ez zuen duke izendatu.

Kalearen izena aldatu dute

Azken 15 urteotan Palmako duke-dukesen izena izan duen kaleari izena aldatu eta La Rambla jartzea erabaki du Palmako Udaleko osoko bilkurak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Cristina infanta