Gizartea -

Osasuna

Euskadi, minbiziagatik jende gehien hiltzen den erkidegoa

Euskadiren atzetik, Madril (% 29,3) eta Gaztela eta Leon (%28,8) dira minbiziagatik pertsonarik gehien hiltzen diren erkidegoak.

Argazkia: EITB
Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadi minbiziagatik jende gehien hiltzen den erkidegoa da, % 30,3ko portzentajearekin, azken bost urteotan hildako pertsonei buruz.

Estatistikako Institutu Nazionalaren azken datuetan oinarrituta, Minbiziak Hilkortasunean duen Eraginari buruzko Ikerketa egin dute, 2006-2010 epeari dagokionez.

Txostenaren arabera, "minbiziagatik jende asko hiltzen da Euskadin, eta datu hori garrantzitsua da". Dirudienez, Espainia osoko datua hiru puntutan gainditzen du Euskadik, azken bost urteotan & 27,3an ezarriz.

Minbiziagatik bai emakumezkoak baita gizonezkoak hiltzen dira Euskadin, bi kasuetan adin tarte guztietan batez besteko nazionaletik gora dagoelako.

Gizonezkoen artean, eragina handiagoa da helduen artean, Espainiako batez bestekoa baino handiagoa da sei puntutan, eta portzentaje hori nabarmenagoa da seniorretan, 6,5 puntutan gaindituz Estatukoa.

Emakumezkoen artean, adin-tarte guztietan batez bestekoaren gainetik daude, batik bat, 15 eta 29 urte arteko gazteen artean eta 50 eta 69 urte artean, azken zati horrek 7 puntutan gainditzen du Estatuko batez bestekoa.

Euskadiren atzetik, Madril (% 29,3) eta Gaztela eta Leon (%28,8) dira minbiziagatik pertsonarik gehien hiltzen diren erkidegoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea