Gizartea -

Alerta Nafarroako Erriberan

Ebro ibaiko urak, inoizko mailarik altuenetakoan

Iragarpenaren arabera, ibaiaren emariak gora egingo du arratsaldeko lehen orduetan, eta arreta Nafarroako Erriberako Buñuel eta Ribaforada herrietan jarri du Nafarroako Gobernuak.

Ebro ibaia, Tuteran. Argazkia: EITB
Ebro ibaia, Tuteran. Argazkia: EITB
Ebro ibaia, Tuteran. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ebro ibaiak gainezka egin eta arratsaldeko lehen orduetan emariak gora egingo duela iragarri ostean, Nafarroako Erriberako Buñuel eta Ribaforada herrietan arreta handiz ari dira ibaiari begira; izan ere, dagoeneko ehunka hektarea harrapatu ditu azpian urak.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak azaldu duenez, hiru herri daude alertan: Nafarroako Mendabia eta Castejon, eta Zaragozako beste bat.

11:00etan, Ebro ibaiak 4,3 metroko maila eta segundoko 956,7 metro kubikoko emaria zuen Mendabian, eta 7,4 metroko maila eta 2.227,7 metro kubikoko emaria, Castejonen.

Zadorra, egonkor

Azken orduetan euri gutxiago egin du, eta, hori dela eta, Zadorra ibaiaren emaria, Gasteiz parean, "egonkortu" egin da. Hala ere, Uribarriko urtegia husten jarraitu dute gaur goizean.

Udaletik azaldu dutenez, Zadorraren maila, Abetxuku auzoan, 1,78 metrokoa izan da azken orduetan, baina asteburuan 2,90 metrokoa izatera iritsi da.

Bestalde, Uribarriko urtegiaren % 92,65 dago beteta.

Iragarpena

Arratsaldean, giro nahasia izango da. Kantauriar isurialdean, euri urria izango da, eta han-hemenka bustiko du. Kostaldean, mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, eta ziertzoak ere gogor joko du Nafarroan. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango. Elur-maila 800-900 metroan kokatuko da, eta goizean 700-800 metrora jaits liteke. Gauean, 900-1000 metrora igoko da berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea