Gizartea -
Hirugarren fasea
Astelehenean hasiko dituzte obrak Gobelan, uholdeak ekiditeko
Lanak bi fasetan gauzatuko dituzte eta 30 hilabete iraungo dituzte. 2008ko uholdeak intentsitate handienarekin bizi izan zituzten guneetan hasitako obrei jarraipena emango diete.
Erredakzioa
URA uraren euskal agentziak astelehenetan, urtarrilaren 21ean, hasiko ditu Gobela ibaiko obrak, Errakaganen, Leioa zubia eta Valdeseko gainezkabidearen arteko gunean. Obra hauek Getxon uholdeak ekiditera zuzenduko dituzte, eta 14 milioi euroko inbertsioa izango da.
¿¿¿Imanol Landa Getxoko alkateak azaldu duenez, lan hauek proiektuaren egokitzapen hidraulikoaren eta Gobela berreskuratzeko hirugarren fasearen parte izango dira, herriko uholdetasun arriskua murrizteko helburuz.
Lanak bi fasetan gauzatuko dituzte eta 30 hilabete iraungo dituzte. 2008ko uholdeak intentsitate handienarekin bizi izan zituzten guneetan, Negurin eta Salsidun, hasitako obrei jarraipena emango diete.
Lehenengo faseak 18 hilabete izango ditu, eta Cristobal Valdes eta Avanzada zubiaren artean izango da, 406 metroko luzerarekin, bigarrenak, aldiz, 12 hilabete iraungo ditu, eta Avanzada zubiaren eta Leiolako etorbidearen artean egingo dute, 356 metroko luzerarekin.
Lanek ibaiaren bidea 11 metroraino zabaltzea ahalbidetuko dute, oraingoaren bikoitza, lehenengo zatian, eta 14 metroraino bigarrengoan.
Udaletik esan dutenez, Gobelako proiektuaren faserik garrantzitsuena da, haren uholdetasuna dela eta, ondorioz, bestea beste, Antio Golfeko eta Romo auzoko bizilagunen segurtasunean eragina izango du.