Gizartea -

Manifestazioa

Madrileko osasun publikoaren aldeko 'marea zuria' jendetsua izan da

Bestalde, greba berri bat egitea arduragabekeria dela esan du Lasquettyk eta ez duela dimisioa ematea aurreikusten ziurtatu du.

Marea zuria Madrilen. Argazkia: EFE
Marea zuria Madrilen.
Marea zuria Madrilen. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrileko osasun etxeak pribatizatzearen aurka protesta egiteko urteko bigarren "marea zuria" jendetsua izan da.

AMYTS, SATSE, CSIT-UP, UGT, CC.OO. eta CSIF sindikatuek deitutako martxa Kolon plazan hasi da eta bertatik Osasun Ministeriora joan dira "Osasuna defendatu egiten da, ez saldu" lelopean.

Osasun publikoa pribatizatzeko plana bertan behera utzi arte protestak ez direla amaituko gogorarazi nahi diete sindikatuek erakunde publikoei.

Lasquetty, greb ren aurka

Bestalde, Javier Fernandez-Lasquetty Madrileko Osasun sailburuaren iritziz, greba gehiago egitea "arduragabekeria" da eta gaixoei "kalte" egiten ari direla uste du. Gainera, ez duela dimisioa ematea aurreikusten ziurtatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea