Gizartea -
Harreman komertzialak
Amurrioko enpresa bat miatu dute, Irani balbulak saltzen dizkiolakoan
Lazaro Ituarte enpresan hainbat ordenagailu atzeman ditu Polizia Nazionalak, eta bertoko bi arduradun itaundu dituzte.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak Amurrioko Lazaro Ituarte enpresa miatu du ostegun honetan, Irani balbulak saltzen dizkiolakoan.
Hainbat ordenagailu atzeman dituzte, eta enpresako bi arduradun itaundu dituzte.
Amurrioko enpresa horrek Iranekin izan ditzakeen harreman komertzialak ikertzen ari da orain Polizia; izan ere, blokeo komertziala ezarri zion herrialderi Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak.
1928an sortu zuten Lazaro Ituarte empresa, eta altzairuzko balbulak egiten ditu Kimika eta Petrokimika sektoreetako enpresentzat.
Azaroan, Zerga Administrazio Agentziak Durangoko enpresa bati Irango programa nuklearrera zuzendutako makinariaren kontrabandoan azpijokoan sartuta egotea egotzi zion.