Gizartea -

Lan istripua

Langile bat larri zauritu da Galdakaoko Maxam enpresan

Lantegiko laborategian leherketa izan da eta emakume batek zauri larriak izan ditu bularraldean eta aurpegian. Anbulantzian eraman dute Gurutzetako ospitalera.

Maxam lehergailu fabrika, Galdakaon. Argazkia: EFE
Maxam, Galdakaon
Maxam lehergailu fabrika, Galdakaon. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

61 urteko Galdakaoko langile bat larri zauritu da astearte honetan, Galdakaoko Maxam empresako laborategian (Explosivos Rio Tinto zena) izan den leherketa batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Emakumea anbulantzian eraman dute Gurutzetako ospitalera besoetan, eskuetan eta aurpegian dituen lesioak sendatzeko, Ospitaleko iturriek jakinarazi dutenez. Ebakuntza egin behar diote, eta, langilearen bizia arriskuan ez dagoen arren, haren egoera larria da.

Antza denez, 17:05 inguruan gertatu da ezbeharra, eta Ertzaintza eztanda zerk eragin duen ikertzen ari da.

Eztandaren ondorioz, laborategia eta eraikina kaltetuta dira, baina ez da bestelako ondoriorik izan, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Maxim enpresak lehergaiak eta ehizako kartutxoak egiten ditu. 2000. urtean beste leherketa bat gertatu zen lantokian, baina ez zen zauriturik izan. Orduko hartan, eztandaren ondorioz sutea piztu zen lantegian, baina langileek eurek itzali zuten sua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea