Gizartea -
Pribatizazioa
Madrilgo Osasun sistemako 322 zuzendarik dimisioa aurkeztu dute
Zerbitzua pribatizatzen badute, zuzendari-karguak utziko dituzte, eta bide judizialetik jotzea aztertzen ari dira.
Madrilgo 137 osasun-zentroetako 322 lagunek dimisioa aurkeztu dute Osasun Kontseilaritzaren aurrean, eta, 27 anbulatorio pribatizatzen badituzte, euren karguak utziko dituztela jakinarazi diote.
Dimisioarekin batera, osasun-zentroetako batzordeetan parte hartzeari uko egin dioten beste 3.000 profesionalen sinadurak aurkeztu dituzte. Langileen hitzetan, neurri horiek gauzatuko balira, osasun zentroen funtzionamendua geldituko dute, Paulino Cubero Madrilgo Osasun Zentroetako Zuzendari Taldeen Plataformako bozeramailearen esanetan.
Dimisioak zerbitzua pribatizatuz gero gauzatuko dituzte, baina “prozesu hori geldiarazteko eta elkarrizketa bideak irekitzeko presio bide bat baino ez da”, azaldu du.
Cuberoren hitzetan, 27 anbulatorio pribatizatzen badituzte, bide judizialetik jotzea aztertzen ari dira.
“Dimisioak Javier Fernandez-Lassquetyren plana exekutatzen dutenean gauzatuko dituzte”, Cuberoren arabera, eta, 322 lagunen dimisioa gauzatuz gero, osasun zentroak gelditu egingo direla ohartarazi du.
Ostegunean, batzarra egingo dute Madrilgo Osasun langileek, protesta bide berriak zehazteko.