Gizartea -
Zozketa
Danborrada balkoitik ikusteko aukera izango dute donostiarrek
Udalak zozketa egingo du astelehenean. Izena emateko hiru bide dituzte herritarrek: donostia.org webgunearen bitartez, 010 telefonora deituta edota Udalinforen bulegoetara gerturatuta.
2013ko San Sebastian eguneko ospakizunetan, donostiar orok izango du Konstituzio plazako liburutegiko balkoitik bandera nola igo edo jaisten duten ikusteko aukera.
Banderaren igoera 33 lagunen ikusi ahal izango dute, eta beste horrenbestek, jaitsiera. Horietako bakoitzak kide bat eraman izango du berarekin.
Zozketan parte hartu ahal izateko hainbat baldintza bete behar dira: adinez nagusia izatea eta Donostian erroldatuta egotea.
Gaurtik hasi eta ostiralera bitartean, zozketarako izena eman daiteke donosita.org webgunean sartuta, 010 telefonora deituta edota Udalinfoko bulegoetan. Hautatuak zeintzuk diren datorren astelehenean jakingo da.