Gizartea -

Hiru atxilotu

Donostian sexu erasoa egin omen zuten lagunetako bi kartzelatu dituzte

Hirugarren laguna aske utzi du epaileak. Bestalde, Elgoibarko herritarrek elkarretaratzea egingo dute arratsaldean, igandeko eraso saiakerak salatzeko.

Hiru gazte atxilotu dituzte Donostian, ustez adingabe bat bortxatzeagatik. EITB
Hiru gazte atxilotu dituzte Donostian, ustez adingabe bat bortxatzeagatik. EITB
Hiru gazte atxilotu dituzte, Donostian izandako sexu-erasoagatik

0:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Auzitegiko guardiako epaileak kartzelara bidali ditu Gabon zahar gauean, Donostian, 17 urteko emakume bati sexu erasoa egitea egotzita atxilotutako hiru gizonetako bi, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Hirugarren laguna aske utzi du epaileak.

Hiru atxilotuek epailearen aurrean deklaratu dute gaur goizean. Ondoren, 18 eta 20 urteko bi gizonezkoak Martuteneko kartzelara bidali ditu epaileak. Bestalde, 19 urteko hirugarren atxilotua aske utzi dute, eta auzitegiak ez du jakinarazi badaezpadako neurririk hartu duen.

Ertzaintzaren arabera, gertaera Urtezahar gauean jazo zen, Egia auzoan. Egun horretan, dantzaleku batean zegoen 17 urteko neskato bat kalera atera zen mutil batekin.

Ondoren, mutil horren bi lagun hurbildu zitzaizkien, neska adingabea inguru bakartu batera eraman zuten, eta, bertan, ustez, bortxatu egin zuten hiruren artean.

Biktimak salaketa aurkeztu eta gero, Ertzaintzak ikerketa hasi zuen, eta, horren ondorioz, ustezko egileak atxilotu ahal izan zituzten ostiralean.

Elkarretaratzea Elgoibarren

Bestalde, igandean Elgoibarren bi emakume bortxatzen saiatu ziren bi lagunak aske gelditu dira, gaur goizean epailearen aurrean deklaratu ostean, zitazio judiziala jaso bitartean.

Eraso saiakerak salatzeko, elkarretaratzea egingo dute 20:00etan Elgoibarko plazan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea