Gizartea -
Gabon zaharrean
Hiru gazte atxilotu dituzte, Donostian izandako sexu-erasoagatik
Biktima adingabea da, 17 urtekoa, eta Egiako diskoteca batetik gertu zegoen. Atxilotuek 18, 19 eta 20 urte dituzte eta epailearen aurrera eraman dituzte.
Erredakzioa
Ertzaintzak 18, 19 eta 20 urteko hiru gazte atxilotu ditu Donostian, adingabe bati Gabon zahar gauean egindako sexu-eraso batekin lotura dutelakoan. Erasoa Donostiako diskoteka batetik gertu jazo zen.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Gabon zahar gau horretan Egiako auzoko diskoteka batetik irten zen 17 urteko neska bat, mutil batekin lotzeko asmoz. Handik gutxira, mutilaren bi lagun azaldu ziren, neska zonalde isolatu batera eraman zuten, eta sexu-erasoa egin zioten.
Ondoren, neskak salaketa aurkeztu zuen Donostiako Ertzain Etxean, eta agenteek ikerketa abiatu zuten. Horren ondorioz, ostiral honetan, 18, 19 eta 20 urteko hiru gazte atxilotu zituen Ertzaintzak. Bortxaketa delitua leporatuta, atxilotuak epailearen aurrera eraman dituzte igande honetan.