Gizartea -

Urkulluri erantzun dio

Osakidetzaren lidertza PSEk berreskuratu zuela adierazi du Pastorrek

Osasun Zerbitzua sortu zenean, Estatuko erkidegoen artean lehen postuan zegoela eta PSE-EE Jaurlaritza iristean zortzigarren postuan hartu zuela azpimarratu du sozialisten ordezkariak.

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak Urkulluren "oroimen ahula" kritikatu du. EITB.
Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak Urkulluren "oroimen ahula" kritikatu du. EITB.
Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak Urkulluren "oroimen ahula" kritikatu du. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak PSE-EEk Osakidetzaren "lidertza" "krisi garaian" errekuperatzen egindako lana "ahaztea" gogor kritikatu du Jose Antonio Pastor Legebiltzarreko PSE-EEko bozeramaileak. Pastorren esanetan, Osakidetzak hasieran izandako lidertza "EAJren Gobernuekin galtzen joan zen".

Adierazpen horiekin, Pastorrek Urkulluk esandakoei erantzun nahi izan die. Lehendakariak goizean Gasteizen esan duenez, Exekutiboaren erronka "zerbitzu publikoen kalitateari eustea da, nahiz eta baliabide gutxiago izan" eta Osakidetzan ari diren langileen konpromisioari esker, Euskal Osasun Zerbitzuak "prestigioa eta kalitate maila berreskuratuko duela" ziurtatu du.

Sozialisten ordezkariak prentsa-oharra atera du eta bertan Urkulluren "oroimen ahula" kritikatu du, izan ere, Pastorren hitzetan, Osasun Zerbitzua sortu zenean, Estatuko erkidegoen artean lehen postuan zegoen eta PSE-EE Jaurlaritza iristean zortzigarren postuan hartu zuen.

"Eta gaur egun –gaineratu du Pastorrek- Rafael Bengoa sailburu sozialistaren kudeaketaren ostean berriro ere onenen artean dago".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea