Gizartea -

Osasun zerbitzua

Osakidetzak 'prestigioa berreskura dezan' lan egingo du Urkulluk

Lehendakariak "baliabide gutxiagorekin zerbitzu publikoen kalitateari eusteko" konpromisoa hartu du.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EITB
Iñigo Urkullu lehendakaria.
Iñigo Urkulluk Mendekotasunaren orientazio eta Tratamendu Zentroa bisitatu du

1:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, Eusko Jaurlaritzaren erronka nagusia "baliabide gutxiagorekin zerbitzu publikoen kalitateari eustea" izango da. Horrez gain, euskal osasun zerbitzuko profesionalen konpromisoarekin Osakidetzak "prestigioa berreskuratu" egingo duela uste du.

Urkullu Gasteizen izan da gaur Jon Darpon Osasun sailburuarekin batera, Mendekotasunen Tratamendurako eta Orientaziorako zentro berrian.

Urkulluk esan du Eusko Jaurlaritzaren erronka nagusia "baliabide gutxiagorekin zerbitzu publikoen kalitateari eustea" izango dela, izan ere, 2012a "oso urte txarra" izan omen da eta "baliabide ekonomiko gutxiago" dago kontu publikoetan.

Hala ere, lehendakariak ziur esan du "kalitateari eusteko gai" izango direla eta, horretarako, Osakidetzako profesionalen "zuhurtzia, gardentasuna eta eraginkortasuna" aldarrikatu ditu.

"Osakidetzak prestigioa eta kalitatea berreskuratzeko lan egingo dugu", berretsi du lehendakariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea