Gizartea -
Trafiko istripuak
59 lagun hil dira EAEko errepideetan 2012an, 2011n baino bat gutxiago
Hildako gehienak gizonezkoak ziren; 59tik, 44.
Erredakzioa
Guztira, 59 pertsona hil dira 2012an Euskadiko errepideetan, zirkulazio istripuetan, 2011n baino bat gutxiago. Horietako 44 gizonezkoak ziren. Gainera, hildakoen % 20 alkoholaren edo drogen mende zeuden.
Ertzaintzak zein herrietako Udaltzaingoek erregistratutako istripuak zenbatu ditu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Balantzeak herriguneetako zein herri arteko istripuak hartzen ditu kontuan.
2012an hildako oinezkoen kopurua jaitsi egin dela nabarmendu du txostenak. Zehazki, aurtengo ekitaldian, 11 oinezkok galdu dute bizia, 8 gizonek eta 3 emakumek.
Gizonezkoen gehiengoa
Trafiko istripuetan hildakoen artean, gizonezkoak dira gehiengoa; 59 hildakoetatik 44 gizonak ziren.
Istripuetan hildakoei eginiko analisi toxikologikoetan % 20k alkohol edo drogetan positibo eman zutela azaldu dute.