Gizartea -

Izendapena

'Time' aldizkariak Obama izendatu du '2012 Urteko Pertsona'

Erabakia azaroan berriro ere AEBetako presidentea izendatu zuten ekintzan oinarritu da, langabezia-tasa altuko testuinguruan, nazioan aldaketa demografiko handiak ematen ari direla kontuan hartuta.

Barack Obama AEBetako presidentea. Argazkia: 'Time'
Barack Obama
Barack Obama AEBetako presidentea. Argazkia: 'Time'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidentea '2012 Urteko Pertsona' izendatu du 'Time' aldizkariak. Erabakia azaroan berriro ere AEBetako presidentea izendatu zuten ekintzan oinarritu da, langabezia-tasa altuko testuinguruan, nazioan aldaketa demografiko handiak ematen ari direla kontuan hartuta, beste erronka batzuen artean.

Rick Stengel aldizkariko zuzendariak NBC kateko Today saioan eman du hautaketaren berri. "Amerika mota berri baten egilea eta onuraduna da, Amerika demografiko eta kultural berri batena, bera da horren sinboloa", nabarmendu du. Obama 2008an ere 'Urteko Pertsona' izendatu zuten, lehenengoz AEBetako presidentea aukeratua izan ostean.

"Berriro ere presidente izendatu zuten, 70 urtez inork aurre egin behar izan ez dion langabezia tasa altua izan arren. Botoen % 50a jasota bi agintaldi jarraian irabazi dituen lehenengo demokrata da. Hori Franklin Delano Rooseveltik ikusi ez genuen zerbait da", azaldu du Stengelek.

'2012 Urteko Pertsona' izan zitezkeen beste finalistak honako hauek dira: Malala Yousufzai, neskatilen hezkuntza babesteagatik talibanek buruan tiro egin zien Pakistango haurra, Tim Cook Apple enpresako presidente-exekutiboa, Mohamed Mursi Egiptoko presidentea eta Fabiola Gianotti zientifikoa.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea