Gizartea -
Aurrekontuak
EAJk Gipuzkoako erraustegiaren proiektua berreskuratzea eskatuko du
"Aurrekontuetan diru-partida bat errauste-planta eraikitzeko dela esatea nahi dugu", adierazi du EAJk.
Erredakzioa
EAJk zuzenketa bat aurkeztuko du Gipuzkoako Aldundiaren aurrekontuen eztabaidan, erraustegia eraikitzeko diru-partida bat sartzeko, Diario Vascok jakitera eman duenez.
EAJk dagoeneko iragarri du ez duela osoko zuzenketarik aurkeztuko Aldundiaren aurrekontuen kontra, baina horietan "diru-partida bat errauste-planta eraikitzeko dela esatea" nahi dute, egunkariak EAJko iturriak aipatuta gaineratu duenez.
Jeltzaleen esanetan, Bildu buru duen Aldundiak "oztopatu" egiten du zaborren arazoa konpontzeko bidea, eta zuzenketa horren bitartez "Batzar Nagusietako gehiengoa egungo araudiaren alde (aurreko Aldundiak onartutako Zaborren Kudeaketarako Egitasmoa)" dagoela irudikatu nahi dute.