Gizartea -
CCOOren komunikatua
68 urteko erretirodun bat, amiantoak 2012an utzitako 27. biktima
Hildakoak 70eko hamarkadan Errenteriako Aislantes SA (Paisa) enpresan lan egin zuen eta bertan, oraindik ere adingabea zenean, amiantoarekin kontaktua izan zuen.
Erredakzioa
68 urteko gizon erretirodun bat amiantoak eragindako minbizi batengatik hil da, Errenterian. 2012an, Euskadin amiantoarengatik hil den 27. biktima izan da, CCOO sindikatuak adierazi duenaren arabera.
Hildakoak 70eko hamarkadan Errenteriako Aislantes SA (Paisa) enpresan lan egin zuen eta bertan, oraindik ere adingabea zenean, amiantoarekin kontaktua izan zuen.
Biriketako minbizia diagnostikatu ziotenean, medikuek ez zuten lan gaixotasunarekin zerikusirik zuela pentsatu, baina duela hilabete batzuk CCOO sindikatuak gaixotasunaren jatorria profesionala zela onartzea lortu zuen.